Anna

Guille Viglione-(r)en eskutik

  • Anna
  • 48 urte
  • Girona
  • 06/10/18

Indarkeria matxistaren Kataluniako bosgarren biktima Sant Joan Les Fonts (Garrotxa) herriko emakume bat da. Senar ohiak ezustean harrapatu du Cistellers kalean oinez zihoala, eta hainbat tiro egin dizkio kalibre txikiko eskopeta batez.Hilketaren ostean, gizonak bere autoan ihes egin du, eta bere alabetako bat harrapatu du, zaharrena, 20 bat urtekoa.Gaztea larriki zaurituta geratu da, eta ospitalean dago.Pronostiko erreserbatua du.

Erasoaren ostean, mossoek hiltzailea harrapatzeko bilaketa operazioa antolatu dute.Handik gutxira aurkitu dute, Montagut i Oixeko bizilagun bati esker, zeinak dei baten bidez ohartarazi duen bere etxetik hurbil dagoen baso eremu batean norbait zintzilikatzen ikusi duela urrutitik. Hara iritsitakoan, poliziakideek egiaztatu dute biktimaren senar ohia zela eta bere buruaz beste egin duela, urkatuta.

Annak, biktimak, sukaldari gisa lan egiten zuen udalerriko eskolan, eta hainbatetan salatu zuen bikotekide ohia tratu txarrengatik.Horrez gainera, poliziako iturrien arabera, erasotzaileak, krisi ekonomikoa pairatu zuen eraikuntza enpresa xume baten jabe izandakoak, ezarrita zuen urruntze agindua.

Hilketa larunbatean jazo zen, 15:30ak aldera, futbol zelaitik hurbil. Eremu horretan jada hasia zen Sorgintzaren Azoka, eta, antza denez, Anna bertara zihoan bere bi alabekin. Azoka bertan behera gelditu da gertaeraren ostean. Sant Joango Udalak hiru eguneko dolu aldia agindu du, elkarretaratzea deitu du udaletxeko plazan eta bertan behera utzi du azoka.

Iturria: El Periódico
scroll