Rokhaya

Iñaki G. Holgado-(r)en eskutik

  • Rokhaya
  • 42 urte
  • Huesca
  • 25/11/18

Igandean, Monzónen (Huesca), Rokhaya D. hil zuten, bi seme zeuzkan 42 urteko emakume senegaldarra. Haren bikotekide ohiak, 48 urteko gizon senegaldarrak, bere etxean bertan sastakatu zuen, 13:00ak aldera, euren bi semeak, 4 eta 8 urtekoak, aurrean zeudela.

Rokhayak hamarkada bat baino gehiago zeraman Monzónen, eta Udaleko parkeen brigadan lan egiten zuen, bi semeak aurrera ateratzeko.HERALDO egunkariak jakin ahal izan duenez, bikotekidearengandik bananduta zegoen, 2013an ebatzitako genero indarkeriaren aurrekari bat tarteko. Gobernuaren ordezkaritzak berretsi egin du aurrekari hori. Antza denez, hildako emakumeak senar ohia salatu zuen 2013an, eta gizonak urruntze agindua bete behar izan zuen bi hilabetez, martxotik maiatzera.

Rokhayaren hilketak nahigabe handia eragin du Monzónen, eta bertan bizi diren afrikar asko gertaera jazo den eraikinaren aurrean elkartu dira, Juan de Lanuza paselakuko 21. zenbakian.

Hilketa gertatu den une berean hainbat ekintza gauzatzen ari ziren Monzónen Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira.

Aragoiko Gobernuko Adingabeentzako Zerbitzua arduratu da bi adingabeez. Bien bitartean, atxilotuak, 48 urteko gizonak, deklarazioa egin du, eta datozen orduetan eramango dute epailearen aurrera.

Iturria: Heraldo
scroll