47

2018an hil ziren emakumeak

2018an gertaturiko genero indarkeria ikusarazteko proiektu artistiko bat

Zenbakiek dena esaten dute. Espainian 700.000 emakumek jasotzen dituzte tratu txarrak, eta batez beste 60 hiltzen dituzte. Administrazioak emandako zifren arabera, 2003tik hona indarkeria matxistak 921 hildako emakume utzi ditu. Iaz bakarrik, 49 emakumek galdu zuten bizitza beren bikoteen eskuetan. 49 emakume ez dira zenbaki bat. Ez. Inoiz ez. Eta ez genituzke inoiz ahaztu behar.

Ateak ez da ekimen politiko bat, ez militantea, ezta norabide bakarreko diskurtso bat ere. Gogoeta artistiko bat da, sinplea bezain bortitza.

Ateak ekimenak iristeko zail den leku batera iritsi nahi du:sentsibilitatea. Izan ere, sentsibilizatzeaz hitz egiten badugu, ikustaraztetik harago, artea tresna perfektua da.

Hildako emakume bakoitzeko, ate bat mihise bilakatuko da, eta artista batek interpretatuko du.

Esku hartze artistiko bakoitzak gizarteari begirako gogoeta bat ekarriko du.Sentsazionalismorik eta xehetasunik gabeko gogoeta baten bitartez harago iritsi nahi da, kontzientziak astintzera, gizartean gogoeta eta eztabaida ireki eta libre bat sortzera. Zergatik?, zer gertatzen zaigu?, zein da halako jarrera baten jatorria?, nola saihestu?…/p>

Ezin dugu beste alde batera begiratu.

Hitz egin dezagun, gogoeta egin dezagun. Batzuetan, arteak arrazoiak eramaten ez gaituen lekuetara eraman gaitzake.

scroll